Produktuak

Hemen duzu dendako produktu berrienen selekzio bat. Ikus itzazu!
Orain erosi
Type what you are searching for:

FAQ

INFORMAZIO OROKORRA

Zein urrats jarraitu behar ditut Aitor Bastarrika-n erosi ahal izateko?

  • Nahi duzun gailua webean bila ezazu, produktua bilatu edo eta katalogoan aurkituko dituzun filtroen bitartez.
  • Begira itzazu interesatzen zaizkizun produktuak. Klik baten bitartez aukeratutako produktura itzuliko zara non aukeratutakoari buruzko informazioa azalduko zaizun; nola egina dagoen, neurriak, erreferentzia eta prezioa.
  • Aukera ezazu janzki bat eta saskian pila ezazu. Jarraian janzki gehiago saskiratu edo eta eskaera burutzeko aukera izango duzu.
  • Eskaera burutzeko, erregistratu edo erregistratu gabe erosketa bukatzeko aukera duzu.
  • Erregistroaren ondoren, zure izen, helbide, fakturazio zuzenbidea etab. gordeko dira. Hauekin zure hurrengo eskaerak zuk esandako helbidetara bidali ahal izango ditugu.
  • Ordainketa mota aukera ezazu. Ordainketa kreditu txartel, Iupay, Paypal eso banku transferentzi bitartez egin dezakezu.
  • Eskaera baieztatu.
  • Zure eskaeraren baieztapen e-mail bat jasoko duzu, hartutako produktuen informazio guztia azalduz.

Zer Herrialdetan erosi daiteke online?

Gaur egun zure erosketa;Espainia, Alemania, Andorra, Austria, Bulgaria, Belgika, Txipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungría, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma batua, Txekiar errepublika, Rumanía eta Suezian egin dezakezu.

Zenbat hizkuntzatan nabiga daiteke?

Euskaraz eta Gaztelaniaz.

Agortua jartzen duen artikuluak berriz ere birjartzen al dira?

Agortzen diren produktuak ahal bezain laster birjarriko ditugu.

Argazkian irudikatzen dudan produktu berdina jasoko al dut?

Gauza batzuk alda daitezke, eskuz eginak baitaude eta hau dela eta, koloreen tonuan aldaketa txiki batzuk egon daitezke.

Posible al da ABren azken berrikuntzen informazioa nire emailean jasotzea?

Bai. Soilik gure newsletterrean harpidetu zaitez eta gure online dendan dauden berrikuntzeri buruzko informazioa jaso ahal izango duzu. Webaren azpialdean inskripzio inprimaki bat aurkituko duzu.

Nola errekupera dezaket pasahitza ahaztu ezkero?

Pasahitza ahaztu ba duzu, saioa hasi atalean errekupera dezakezu. E-mail bat jasoko duzu pasahitz berriarekin.

Nire erosketa ongi egin dudala nola ziurta dezaket?

Eskaera egin ostean, erosketa egiaztapen posta bat jasoko duzu. Jasoko ez bazenu, gurekin harremanetan jarri zaitez.

Nire eskaeratik produkturik kendu al dezaket?

Bai, erosketa saskitik eskatutako edozer gauza kendu ahalko duzu ordainketa egin ez duzun bitartean. Ordainketa egin ba duzu, itzulketa bat egiteko pausoak jarraitu beharko dituzu. Informazio gehiago, diru-itzulketak.

Nire eskaria ezezta al dezaket?

Bai. Zure eskaria ezezta dezakezu, eskariaren egoerak baimentzen dizun bitartean. Hau burutzeko, zure kontuko “Egindako eskariak” atalera jo. Erregistratu gabe bazaude, “Eskari informazioa” estekara sartu eta Ezeztatu saka ezazu.

Nire eskaria ze unetan dagoen jakin al dezaket?

Bai,zure eskaeraren egoera zein den jakin dezakezu uneoro. Horretarako “Nire kontua” menuan aurkituko duzun “Eskaera jarraipena” atalera sar zaitez. Erregistratu gabe baldin ba zaude, posta bidez kode bat jasoko duzu zure eskaera jarraitu dezazun.

Zer egin behar dut egoera txarrean dagoen produktu bat iritsi ezkero?

AitorBastarrika.com-ek egoera onean dauden produktuak bakarrik saltzen ditu, edozein kasutan, egoera txarrean dagoen zerbait jaso ezkero, itzulketa bat eskatu ahalko duzu, Diru-itzulketak atalera sartuta. Bertan, itzulketa egiteko egin beharrekoa azaltzen dizugu. Salmenta baldintzak orrialdean informazio gehitua aurkituko duzu.

Zer egin behar dut nik eskatu ez dudan produktu bat iristen ba zait?

Eskatu ez duzun produktu bat iritsiko balitzaizu, ahalik eta azkarren jakinarazi reclamaciones@aitorbastarrica.com-en . Itzultze tramitazio bat hasiko dugu Diru-itzulketak orrialdean azaltzen den bezala, eta lehenbailehen irtenbide bat emango dizugu. Salmenta baldintzak orrialdean informazio gehiago aurkituko duzu.

Produktuek BEZa barne al dute?

Bai, gure produktuek prezioan BEZa barne dute.

Erosketaren faktura jasotzen al da erosketarekin batera?

Bai, zure faktura erabiltzailearen gunetik deskarga dezakezu, ESKAERAK atalean.

ORDAINKETA

Zein ordainketa modu erabili dezaket nire erosketa egin ahal izateko?

Ordainketak egiteko medio hauek erabiltzeko aukera eskaintzen dizugu.

  • Transferentzi bidez
  • Kreditu txartelarekin
  • lupay bidez
  • Paypal bidez

Nire kreditu txartela zein arrazoigatik bota dezakete atzera?

Txartela iraungiturik egon daiteke.

  • Zure txartelaren balio epea pasa ez dela begira ezazu.
  • Txartelaren muga gainditu duzu agian. Zure bankuarekin harremanetan jarri txartelaren erosketak egiteko diru muga gainditu duzun egiaztatzeko.
  • Baliteke sartutako daturen bat gaizki egotea. Begira ezazu atal guztiak ondo bete dituzun.

Nire enpresaren izenean sortutako faktura lortzeko aukerarik dago?

Bai. Handizka erosten baduzu, handizkako salmenta formulariora joan beharko duzu bertan eskatzen diren datuak adierazteko.

Pertsona fisikoa bazara, gurekin harremanetan jarri zaitezke erosketaren faktura modu pertsonalean kudeatu ahal izateko.

Segurua al da webgunean nire kreditu txartela erabiltzea?

Bai. Datuak SSL enkriptazioaren bidez transmititzen dira. Visa eta Mastercard txartelen bitarteko ordainketetarako, CES trantsakzioak soilik onartuko dira (Komertzio Elektroniko Segurua). Zure txarleta CES sistemara egokituta dagoela konfirmatu ondoren, bankuarekin harremana sortuko da erosleak erosketa baimendu dezan. Bankuak txartelaren balioztazuna konfirmatu bezain laister, kargua burutuko da. Bestela, eskaria deuseztatuko da.

Bestalde, aitorbastarrika.com webguneak SSL segurtasun enkriptazioa dauka, Let´s Encrypt-en bidez, bezeroak ematen dituen datuak kodifikatzen dituelarik, hauexen segurtasuna bermatuz.

BIDALKETA

Zein enpresa da paketeak entregatzen dituena?

Aitorbastarrika.com-ek adostua duen enpresa Nacex da.

Kanarietara, Zeuta eta Melillara bidalketarik egiten al duzue?

Bai, Kanarietara, Zeuta eta Melillara bidalketak egiten ditugu.

Non jaso dezaket nire eskaera?

Zuk aukeratutako helbidean jaso dezakezu.

Entregatze herrialdea eta eskaerarena desberdinak izan al daitezke?

Bai eta bidalketaren kostua erosketa burutzean azalduko zaizun kalkulagailuaren bitartez egin izan ahalko duzu.

Zenbat denbora pasako da eskaera egitetik eskuratzera?

Lanegun 1 eta 4ren artekoa izango da itxarote epea. Nazioarteko bidalketetan denbora luzatu egin daiteke. Bidalketak eta entregak orrialdean informazio zehatzagoa aurkituko duzu.

Zenbat ordainduko dut bidaltze gastuegatik?

Prezioa norakoaren arabera aldatu daiteke. Gure biltegia Gipuzkoan aurkitzen da eta kostua bidalketaren norakoak aldatuko du, probintzia berera bidaltzen bada, Informazio gehigarria eta bidalketaren tarifa zehatzak, Bidalketak eta entregak orrialdean aurkitu ditzakezu.

Erosketaren prozesuan etengabean zehazten joango zaizu zure azkeneko eskaeraren diru kopurua, BEZa eta bidalketa barne . Eta gogoratu zure eskaera Espainian bada eta 50€ baino gehiagoko erosketa egin ezkero, bidaltze-gastuak doan aterako zaizkizula.

Zein da etxeko entrega prozesua?

Erosketa burutu ostean, zure erabiltzaile atalean, erosketaren prozesua ikusi ahal izango duzu.

Mezu entresaren jarraipen kode bat jasoko duzu e-mail bidez eta erabiltzailearen atalean. Kode honen bitartez, zure eskaeraren egoera eta tokia jakingo duzu.

Zer getatzen da entregatze momentuan etxean ez banago?

Etxean ez ba zaude, logistika daraman konpainiak mezu bat utziko dizu beraiekin harremanetan jar zaitezen eta bigarren entrega bat adostu ahal izateko.

ALDAKETAK ETA ITZULKETAK

Zein da aldaketa bat egiteko epea?

Bidalketa egiten den egunetik hasita hamalau egun.
Legearen arabera,aldaketa egin ahal izateko hamalau egun daude eskaera jasotzen den egunetik aurrera.
Aitorbastarrika.com-ek, epez kanpo egiten edo eta bidali ditugun kondiziotan ez dauden produktuen itzulketak atzera botatzeko baimena du. Informazio erantsia  Diru-itzulpenak  eta Salmenta baldintzak orrialdetan aurkituko duzu.

Zerbait ordaindu behar al dut itzulketa eskaera bat egitearren?

  • Bidaltze edo eta produktuaren egoera gure errua baldin bada, AitorBastarrika.com-ek bere gain hartuko ditu gastuak.
  • Aldaketaren zergatia guk sortu ez ba dugu, zuk ordaidu beharko dituzu gastuen karguak.

Informazio erantsia  Diru-itzulpenak  eta Salmenta baldintzak orrialdetan aurkituko duzu.

Nola egin dezaket aldaketa edo itzulketa bat?

Aldaketa edo itzulketa bat egin ahal izateko, Diru-itzulpenak orrialdean sartu eta bertatik tramitea egin ahal izango duzu. Informazio gehiago behar izanez gero, ahal bezain laister lagunduko dizugu. Honetarako mezu bat bidaliguzu.

 

Informazio erantsia Salmenta baldintzak  orrialdetan aurkituko duzu.

Aldaketa bat eskatu eta gero produktu batekin gera al naiteke?

Ez. Aldaketa eskaera egin eta14 egun pasa eta gero gure gaiak eskuratu ez ba ditugu, zure ordainketa kobratuko dugu.

Nola jasoko dut nire itzulketaren ordaina?

Itzulketa gaizki egina dagoen bidalketa edo eta egoera txarrean dagoen produktu batengatik baldin bada, eskaera eta bidalketaren diru kopurua itzuliko zaizu zuk berbidalitako produktuak jasotzen ditugun unean. Itzulketa erosketa egin den txartel berdinean ingresatuko da.

 

Itzulketa, aurreko parrafoan jartzen duenaz aparteko zerbaitegaitik baldin bada,diru itzulketa zure errejistro kontuan sartuko ditugu (bidalketa kostua ez da itzultzen) erosketa kupoi antzera. Kupoi hau, aitorbastarrika.com-en dauden beste produktu batzuengatik aldatu ahal izango da. Gainera, kupoi hau erosketa desberdinetan erabili ahal izango da agortu artean.

 

Erosketa prozesuan erregistrorik egin ez ba duzu, eta itzulketa bat egin nahi ba duzu,erosketa egiteko unean jasoko duzu korreo bidez zure helbide elektronikoan.

 

Gogorarazten dizuegu  bi kasuetan itzulketa epea eskaera jasotzen den unetik 14 egunekoa dela. Bidaltze gastuak eroslearen kontura joango dira akats edo nahastearen ardura aitorbastarrika.com-ena ez den bitartean.

 

Informazio erantsia Salmenta baldintzak  orrialdetan aurkituko duzu.

TEKNOLOGIA

Interneteko zein nabigatzaile erabili behar ditut weborria ondo ikus ahal izateko?

AitorBastarrika.com horrialdea Microsoft Internet Explorer 8 edo gehiago, Mozilla Firefox 3.5 edo gehiago, Google Chrome 6 edo gehiagor eta Safari 5 edo gehiagon ikusteko hobetua dago.

Segurua al da AitorBastarrika.com-en erostea?

Bai, lasaitasun osoz eros dezakezu, ahalegin handia egiten bait dugu zure datuen segurtasuna eskaini ahal izateko. AitorBastarrika.com web orriak SSL de Let´s Encrypt egiaztagiria du eta bezeroaren datuak enkriptatzen ditu bere segurtasuna bermatuz. Segurtasunari buruzko informazio gehiago Pribatutasun politika atalean bila dezakezu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, haz clic en el enlace para más información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies