Eskaeraren erreferentzia zenbakia lortu beharko duzu. Aitorbastarrika.com-en kontua izanez gero, hasi saioa kide bezala eta “Eskariak” atalean sar zaitez. Hemendik eskariaren erreferentzi zenbakia jakin ahal izango duzu (Adb.: #5657). Konturik ez baduzu, lasai, erosketa egitean bidali genuen emailean agertuko da. Idaztea garrantzitsua da.
Eskariaren erreferentzi zenbakiarekin, orrialde honetan aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu, edo nahiago baduzu e-posta bat bidali diezagukezu reclamaciones@localhost.-era. Eskariaren erreferentziaz gain, produktu guztiak edo bakar batzuk itzuli nahi dituzun adierazi beharko duzu. Azken kasu honetan, adieraz itzazu jasotako produktuen erreferentziak, produktu horien orrian aurkituko dituzun SKU kodeaz baliatuz. Gogora ezazu modelu edo tamaina bakoitzaren aldaketak erreferentzi desberdina daukala, hortaz, ziurta zaitez erreferentzia egokia jartzen duzula. Presta ezazu zure paketea erreferentzi gisa 'Devolución AB+ Izena + Eskaeraren erreferentzia zenbakia' jarriaz. Bi erosketa desberdinen produktuak itzuli nahi badituzu, bi itzulketa desberdin egin itzazu mesedez modu egokian gestionatu ahal izateko.
Bila ezazu gertuen daukazun posta bulegoa eta itzultzea pentsatu dituzun gaiak helbide honetara bidalizkiguzu: Illarrabide, 84 - 20018 Donostia - San Sebastián. Gipuzkoa. España.
Itzultzen dituzun produktuak, biltegian begiratu eta gero, diru itzulketa notifikazio bat jasoko duzu posta elektroniko bitartez. Diru itzulketa eskaera egin den AitorBastarrika.com-eko erabiltzaile kontu berean egingo da kupoi antzera, etorkizunean egindako erosketetan erabili ahal izateko. Errejistratu gabe baldin ba zaude, zure e-postara bidaliko dizugu kupoia. Gogora ezazu erosketa eta itzulketan erlazionaturiko e-postarekin bakarrik erabili ahal izango duzula kupoia.
Eskaera jasotzen duzunetik, gehienez 14 egun dituzu itzulketa bat eskatu ahal izateko.
(Zure e-postari loturiko erosketetan azalduko den zenbatekoa noiz erabili izango duzu).
Itzulketa bideratzen dugunean, helbide honetara bidali beharko dituzu produktuak:
Illarrabide, 84
20018 Donostia – San Sebastián.
Gipuzkoa. España .
Produktuak jaso eta guk bidalitako kondizio berdinetan daudela egiztatzen dugunean, itzulketa egiteari ekingo diogu 14 egunetako epean**.
30 egunerarte.
*Kontutan izan, itzulketetarako aurrerago adierazitako epea batez besteko batean oinarritzen dela. Oporraldi eta merkealdi garaietan, itzulketa kudeaketek iraupen luzeagoa izan dezakete.
**Zure itzulketa baliozkotu ondoren, itzulitako erosketan azaldutako helbide elektronikoan, beherapen bat azalduko da. Modu honetan, berriz zure erabiltzaile eta pasahitzarekin gure web. horrira sartzean eta eskaria egitean (edo eta identifikatu gabe erosketa egitean zure e-posta sartzean), kupoi formako beherapena erabilgarri izango duzu.Klika ezazu kupoian erosketaren prezioan atxiki dadin. Kupoia zenbatekoa agortu arte erabil daiteke (automatikoki eguneratzen joango da)
AitorBastarrika.com denda onlinean erositako produktu guztiak, 14 egunetako epean itzul daitezke behin jaso eta gero.
Bidalketa gastuen itzulketa, honen eskaeraren zergatiari loturik dago. Honi buruzko informazio erantsia hurrengo ataletal aurkituko duzu. Itzuli ezin diren gaiak Oinak kolekziokoak dira, higiene kontuegatik.
Kontuan izan eskaera berdineko gaiak itzul ditzakezula pakete berdinean. Eskaera desberdinetan egin diren gaiak itzuli nahi badituzu, arren, itzulketa eskatu duzun bezala bereizirik bidali. Era honetan, itzulketa behar den bezala egitea berma dezakegu.
Itzulitako merkantziaren egoera normala izan behar da (dendetan jantziak probatzen direnean bezala), eta etiketa originala eduki beharko du. Erabili edo eta garbitu diren merkantziak ez ditugu onartuko.
Bidalitako merkantzia erabileragatik hondatu bada, guk erabakiko dugu itzulketa eskubidea.
Fabrika akatsak edo AitorBastarrika.com-ek egindako nahaste baten ondorioz egindako itzulketa eskaera bat egin nahi ba duzu, eskaeraren zein bidaltze kostu guztiak itzuliko dizkizugu, jantziak gure biltegian bueltan jaso bezain laster. Diru itzulketa, eskaera egin den kontu berdinera bueltatuko da, itzulketa egin eta biltegian jaso denetik, gehienez, 14 egunetara.
Beste arrazoiren batengatik edo eskaera, ordainketa egin eta gero atzera botatzen ba duzu, ordainketa guztiak zure AitorBastarrika.com-en daukazun kontuan ingresatuko dugu kupoi eran etorkizunean egin nahi dituzun erosketetan erabili ahal izateko, administrazio gastuak barne. Baina bidalketa gastuak ez dira itzuliko, eta edozein kasutan, produktuen itzulketaren baieztapena eta biltegian jasotze epea 14 egunetatik pasatzen ez bada.
Produktuak gure biltegian hartu eta egoera onean daudela egiaztatu ostean, posta elektroniko bat jasoko duzu, diru itzulketa egin dela adieraziz. Diru itzulketa kupoi eran azalduko zaizu zure erabiltzaile atalean sartu bezain laster. Erosketa batean zenbateko osoa erabiltzen ez baduzu, etorkizunean egin nahi dituzun erosketetan erabili ahal izango duzu kupoia gastatu arte.
Erregistratu gabe bazaude eta gonbidatu bezala erosketa bat egin baduzu,posta elektronikoz iritsiko zaizun deskontu kupoi bat eskainiko dizugu etorkizunean egin nahi duzun edozein erosketatan erabili dezazun. Kupoiaren kodea adierazi beharko duzu. Sistemak kupoiaren kodea baliotzat har dezan, garrantzitsua da itzulketa egiteko erabilitako e-posta helbidea jartzea.
Gogorarazten dugu:
Itzulitako gure produktuak biltegian jaso eta duten egoera ikusi arte ez dugu diru itzulketarik egingo.
Bidaltze gastuak ez dira itzuliko edozein kasutan AitorBastarrika.com-en akatsa ez bada.
Oinak kolekzioko artikuluak ezin dira itzuli higiene kontuegatik.
Erosi nahi dituzun produktuen diseinu eta tamaina egokia aukeratu nahi ba duzu, gure produktuaren deskripzioa kontsultatzea iradokitzen dizugu. Bertan, aukeratu duzun artikulua txikia, zabala edo zure tailakoa den ikusi ahalko duzu.
Gaur egun ez dugu aldaketa zerbitzurik eskaintzen. Diru itzulketa, paketean biltegira iristen den unean egingo da, itzulketa, eskaera jaso eta 14 egun baino lehenago egiten bada. Itzulketa* normal bat egin ahal izango duzu eta erosketaren balioa duen kupoi bat eskuragarri izango duzu erosketa berri bat egiteko.
*Bidaltze gastuak ez dira barne egongo
Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, haz clic en el enlace para más información.plugin cookies
ACEPTAR