Produktuak

Hemen duzu dendako produktu berrienen selekzio bat. Ikus itzazu!
Orain erosi
Type what you are searching for:

AB

Aitor Bastarrika

Ingurumenarekiko errespetuak bultzatuta eta kalitatezko produktu natural eta esklusiboek duten garrantziak motibatuta, Guatemalara bidaiatu nuen 1998. urtean algodoia ekoiztu eta tindatzen ikasteko.

Geroztik, artisau ehungintza ekologikoaren bidez ekoizturiko produktuen tailerra ireki nuen, tindaketa naturalaren teknika urtez-urte perfekzionatzeko grinarekin. Produktuen kolore bizi eta irmoek gure kalitatea bermatzen zuten heinean, negozioa Euskadin finkatu zen. Gaur egun ere, bertatik produzitu eta banatzen dut.

Artisautza azoka ezberdinetan parte hartzeaz gain, artisau tindaketa erakusteko tailer eta ikastaroak ere antolatzen ditut.

AB

Tindagai naturalak

Aitor Bastarrikan eskaintzen ditugun artikulu eta osagarriak tindagai naturalekin tindaturiko ehunekin ekoizten dira; hauxe dela eta, gure produktuek kolore eta tonu paregabeak dituzte, kalitate apartekoak.
.

Tindagaien produkzioan hondakin materialak erabiltzen ditugu, granadaren eta tipularen azala, arbustuaren inausketa (gure inguruetako lorategietan asko aurkitu daitekeen heskaia), azuna, intxaurrondo azala, zumankea eta Santiago belarra bezalako elementu naturalekin. Guk geuk biltzen ditugu lehengai hauek.

Bestalde, tindagai naturalen ekoizle askorekin ere lan egiten dugu. Lehengai paregabea eskaintzen dute beraiek, otxar sustraia, indigoa, eta kaktusetan (nopala) bizi den kotxinilla bezalako parasitoa erabiliz*.
*Bilketa hau ez da larreko bilketa.

ARTILE MERINOA

AB

Artile Merinoa

Aitor Bastarrikaren artisau-produktu, artikulu eta jantzietako askotan erabiltzen den artilea Artile Merinoaren ekoizpenetik dator, kalitate oneneko %100 Penintsulako merino autoktonoen ardietatik datorren haria.

Las ovejas Merino Peninsulares son de ganadería extensiva y trashumante, lo que implica un cuidado respetuoso de los animales, una vida más feliz, con mayor libertad y grandes beneficios para la conservación de la naturaleza y nuestra biodiversidad.

AB

Ekoprint

Ekoprinta pigmentu naturalak eta hostoen eta loreen formak ehun batera eramatean datza. Jatorri naturaleko ehunetan erabiltzen da, hala nola lihoa, artilea, zeta edo kotoia. Ez dugu elementu kimiko toxikoak dituen mordienterik erabiltzen.

Ehun bakoitzak modu desberdinean funtzionatzen du, eta produktu bat ehun berri batekin eransten dugunean, esperimentatu egin behar dugu, estanpazioa ondo geratzeko formula egokia aurkitu arte.

Ekoprint estanpazio-prozesua luzea da:

Hasteko, mendian basa-loreak eta hostoak biltzen dira, baita dagoeneko gure lorategian lantzen ditugun espezie batzuk ere. Sare metalikoak eta metal oxidatuak ere erabiltzen ditugu ehunak estanpatzeko.

Gure produktu guztiak diseinu bakarrekoak dira, orri eta lore bakoitza bakarra da eta horregatik janzki magikoak dira.

…egun horretarako “mordiente”an sartuta dugun zeta, kotoia edo ehuna, eta tindagai naturalak prestatzen dira tonu desberdinak izan ditzaten.

“Mordiente”ak substantzia jakin batzuen bainuak dira, eta horiekin lan egingo dugun ehunei ematen zaizkie. Ehunaren eta landare-materiaren arteko zubi-lana egiten dute, eta kolorea zuntzetan sartzen eta etengabe finkatzen laguntzen dute, garbiketekin desagertu ez dadin.

Ehuna xukatua daukagunean, kontu handiz tenkatu mahai gainean, eta hostoak eta loreak ehunen gainean jartzen dira, pieza bakoitzean diseinu eta patroi desberdinak sortuz.

Egun horretarako definitu ditugun pieza guztiak biribilkatuta eta lotuta daudenean, egoste-prozesua hasten da, eta, horren ondorioz, landare-materiak kolorea askatu eta oihalera pasatzen da…

Pazientzia eta presak gainditzen irakatsi digun gure esperientziak erakutsi digu denborak errespetatzen, eta prozesuaren funtsezko zati direla ulertzen. Beharrezko bero- eta atseden-denborak ematen ez direnean, emaitzak ahuldu egiten dira…

Egun batzuk geroago, biribilkiak ireki eta landare-hondakinak kenduko ditugu. Ehunak lehortzeko zintzilikatzen dira. Ondoren, garbitu eta berriro zintzilikatuko dira.

Bildu eta lisatzen direnean, azkenik, jardunaldi horren emaitzak behatu eta esperientzia-koadernoa sortzeko behar diren oharrak har ditzakegu.

Estanpazio botanikoa naturaren opari bat da, eta, teknika honen bidez, naturak eskaintzen dizkigun koloreekin janzteko aukera ematen digu.

Maitasunez diseinatzen dugu

Gure osagai eta artikuluak mimo eta ardura askorekin ekoizten dira, produktu esklusibo, paregabe eta kalitate ezinhobeduna eskaini ahal izateko.

Ingurumena errespetatzen dugu

Gure ehun guztiak tindagai naturalez tindatzen ditugu, material organiko eta biodegradagarrien hondakinekin ekoizten direnak.

Ehun ekologikoa erabiltzen dugu

Lehengai ekologikoak erabiltzen ditugu -artilea, artile merinoa, seta naturala, algodoi organikoa...), animali eta ingurumenarekiko errespetu osoa eta kalitate paregabea bermatzeko.

Merkataritza bidezkoa babesten dugu

Penintsulako ekoizleekin egiten dugu lan gure artikulu eta produktuak eskuratzeko, baita lehengaien erosketa egiteko ere.

Ezagutu gure produktuak!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, haz clic en el enlace para más información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies